XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APAIZGAIEN ALDEKO OTOITZA.

XII Pio Aita Santuak egiña (1957-10-31).

Apaiz eta guztien Artzai zeran Jesus Jauna, egiozute otoitz uztaren Jabeari, langilleak bere uztara bidali ditzan esanez, otoitz egiten erakutsi bait ziguzun, gure eskariak errukiz entzun; eta zure bizi-bidez bizkorturik eta zure laguntzaz indarturik, zure apaizgo egiazko eta bakarraren morroi ta jarraitzalle izan naiko duten biotz onak pistu itzazu.

Egizu, etsai gaziztoaren maltzurkeri eta iraiñak, gaurko ajolagabekeri eta gorputzezkokeriarekin batera, mundutar ez izanik, munduan Jaunaren grazi banatzalle izateko bizi diran orien egitekoari kristauak zor dizkioten begirune eta maitasun sakona ez ditzatela illundu.

Egizu apaizgai zintzoak ateratzeko, gazteak kristau-gaietan ikasiak, otoitzerako gogatsu, biziera garbiko eta beste orrelako elburu aundietan maitakor izateko egin bear dan lan ori areago ekin dezaiogula.

Ori iristearren egizu, kristau sendiak bere seme ugaritakoaren bat edo beste Jaunari eskeintzea zein gauz aundia jakingo duten biotz garbi eta beroen txokoa izan ditezela.

Egizu, zure Eleiz Ama Santuak apaizgai oriek bildu, lagundu, landu eta aurrera ateratzeko lur osoan bearko dun guzia izan dezala.

Eta au dana egi gerta dedin, guztion onaren eta zeruratzearen maitale Jesus! zure grazi eutsieziñaren indar ori betor beti goitik, askoren biotzetan dei ixil dedin lenik, benetako baiezko bat gero, eta azkenik iraupen zure morrointzan.

Etzaitu illuntzen, Jauna, ainbat eta ainbat gizon artzairik gabeko artaldearen antzera, janaritzat zure itza, edaritzat zure grazia zabalduko dienik gabe, zai dituten otso lapurren atzaparretan erortzeko arriskuan Ikusteak?.

Goldeak oraindik irauli ez ditun eta kardubera eta arrantzak nagusi bakar diran ainbat soro ikusteak ez dizu miñ ematen?.

Etzaitu naigabetzen atzo mardul eta eze, gaur orixka eta landugabe diran baratzak ikusteak?.

Eldua dugun orrelako uzta, jalkitzen eta lurrera eroriaz galtzen utziko al zenuke, biltzeko besorik ez dalako?.

Apaiz guztiok aundienik duguna zure esku errukitsuen bidez artu bait dugu;(...).